EH Bildu Zumarraga

EH Bildu Zumarraga Zumarragako ezkertiar, aurrerakoi eta subiraniston bilgunea.

28/03/2026

Zumarraga, Urretxun eta Legazpiko EH Bilduko kideok Lurdes Esnaola bilkidea eraman dugu gaur bihotzean ✨✨✨

Garena bagara zaindu eta indartu dezagun garena.

Egiten duguna gara.

Gora !

Larunbatean KORRIKA gure herrira iritsiko da, eta guk ere parte hartuko dugu! Legazpiko eta Urretxuko EH Bildurekin bate...
26/03/2026

Larunbatean KORRIKA gure herrira iritsiko da, eta guk ere parte hartuko dugu!

Legazpiko eta Urretxuko EH Bildurekin batera egingo dugu kilometroa. Zehazki, 2843.KM-a izango da gurea, garbigunetik abiatuta.

Euskararekin bat egin eta etorri gurekin batera korrika egitera!

Gogotsu hasi dugu 2026a, eta gaurkoan bi zita oso garrantzitsu izan ditugu Bilbon. Goizean EH Bilduren batzar nagusian e...
10/01/2026

Gogotsu hasi dugu 2026a, eta gaurkoan bi zita oso garrantzitsu izan ditugu Bilbon.

Goizean EH Bilduren batzar nagusian egon gara, eta arratsaldean Sarek antolatutako manifestazioan.

*️⃣ 2026ko aurrekontuak *️⃣Aurten ere ekarpen garrantzitsuak egin dizkiogu aurrekontu proposamenari. ▶️Gure proposamena,...
12/12/2025

*️⃣ 2026ko aurrekontuak *️⃣

Aurten ere ekarpen garrantzitsuak egin dizkiogu aurrekontu proposamenari.

▶️Gure proposamena, batez ere, lau gaietan oinarritzen da: mertzedarietan zaintza-ekosistema lantzea, kiroldegiko beharrak konpondu eta aurrera begirakoak zehaztea, Zumarraga harrera-herria izateko pausuak ematea eta osasun komunitarioarekin loturiko egitasmoak martxan jartzea.

🗣️Ildo hauek estrategikoak direla uste dugu, eta erabat beharrezkoak denontzat bizigarria izango den Zumarraga eraikitzeko.

04/12/2025

🏘️ ZUMARRAGA GUZTIONTZAT

▶️Orain dela aste batzuk EH Bildutik egin ditugun lehenengo ekarpenak ezagutu zenituzten. Zehazki, Mertzedarietan egin dugun proposamena.

❗️Bigarren bideo honekin gainerako ekarpenak ikusiko dituzue: herri arte eskola, kiroldegi berria, bulebarizazioa, aparkalekuak…

🌀 Zumarraga guztiontzat izan dadin aldaketa garrantzitsuak egin daitezke gure herrian. Herri bizigarriago baten alde eginiko proposamenak dira hauek.

🗣️ Etorkizuneko zumarraga nolakoa izan daitekeen ikusi nahi duzu❓

13/11/2025

🏘️ ZUMARRAGA GUZTIONTZAT 🏘️

✍️ Aldizkarian aurreratu genuen bezala Hiri Antolamenduko Plan Orokorra lantzen ari da udala. Dokumentu honek gure herriaren garapen-eredua definituko du datozen urteetarako.

🗣️Zumarragako EH Bildutik, hainbat eragile, herritar, teknikari eta talde erredaktorearekin bildu ondoren proposamen zehatzak eta egingarriak egin dizkiogu aurrerapen dokumentuari.

*️⃣ Lehenengo bideo honi esker gure proposamenen ildo nagusiak ezagutuko dituzue.

❗️Adi ibili, datozen asteetan ere proposamenak sakonago azaltzen dituen bideoa zabalduko dugu

🗣️Aldizkariko azkeneko orriek urte hauetan Arcelorreko eremuetan gertatu denaz informazioa ematen digute❗️📢✍️Gainera, ko...
30/10/2025

🗣️Aldizkariko azkeneko orriek urte hauetan Arcelorreko eremuetan gertatu denaz informazioa ematen digute❗️

📢✍️Gainera, komiki bat eta azaroaren 22an Bilbon egingo den manifestaziora dei egiten duen deialdia ere sartu ditugu

✍️Aldizkariko datorren orrialdeek Zumarragako Plan Orokorrari egin dizkiogun ekarpenak biltzen dituzte. *️⃣ Hiri Antolam...
29/10/2025

✍️Aldizkariko datorren orrialdeek Zumarragako Plan Orokorrari egin dizkiogun ekarpenak biltzen dituzte.

*️⃣ Hiri Antolamenduko Plan Orokorra Zumarragak datozen urteetan izango duen garapen-eredua definituko du. Beraz, etorkizuneko Zumarraga eraikitzen hasteko lehen pausua da.

*️⃣ Hainbat eragilerekin, herritarrekin, teknikariekin eta talde erredaktorearekin bildu ondoren proposamen zehatzak eta egingarriak egin dizkiogu aurrerapen dokumentuari. Hemen dituzue aipagarrienak ikusgai.

*️⃣ Gure proposamena 5 ildoren baitan oinarritzen dela esan dezakegu: Mugikortasun jasangarri baterako trantsizioa, Etorkizuneko zaintza sistema, Landa eremua eta biozaniztasuna, Etxebizitza-politika eta Jarduera Ekonomikoa.

🗣️ Aldizkariarekin jarraitzeko gaurkoan Zumarragaren egoera ekonomikoaren  inguruko azterketa eta Antioren kudeaketareki...
27/10/2025

🗣️ Aldizkariarekin jarraitzeko gaurkoan Zumarragaren egoera ekonomikoaren inguruko azterketa eta Antioren kudeaketarekin lotutakoak ditugu jarraian.

▶️ Ekonomiaren inguruan adierazle ezberdinak erreparatuz azterketa sakona egin dugu. Azterketa hau egitea beharrezkoa da, diagnostiko on bat baita egoera aldatzeko lehen pausua.

▶️ Antioren kasuan ere egungo egoeraren azterketa egin dugu, nondik gatozen gogora ekarri, nola gauden ikusi eta aurrera jarraitzeko proposatzen dugun bide-orri bat ere plazaratu dugu.

🏠✍️ Etxera iritsi zaizuen aldizkarian taldeko Aritz Elgarrestaren, zinegotzi eta bozeramailea, elkarrizketa topatuko duz...
24/10/2025

🏠✍️ Etxera iritsi zaizuen aldizkarian taldeko Aritz Elgarrestaren, zinegotzi eta bozeramailea, elkarrizketa topatuko duzue.

*️⃣ Aritzek, besteak beste, legegintzaldi honetako zenbait puntu garrantzitsu eta aurrera begirako planen berri ematen digu.

*️⃣Guzti hau bere esperientzia pertsonaletik kontatua, berak urte hauek nola bizi izan dituen esaten digu.

📢Dagoeneko etxe askotara iritsiko zen hilabete hauetan prestatzen aritu garen Zumhitzak aldizkaria. Bertan, gure proposa...
23/10/2025

📢Dagoeneko etxe askotara iritsiko zen hilabete hauetan prestatzen aritu garen Zumhitzak aldizkaria. Bertan, gure proposamenak, iritziak, elkarrizketak… topatzeko aukera izango duzue.

HAPOa, Auzo-Bihotz ekimena, Antio eta askoz gehiago❗️❗️

Address

Euskadi Enparantza
Zumarraga
20700

Alerts

Be the first to know and let us send you an email when EH Bildu Zumarraga posts news and promotions. Your email address will not be used for any other purpose, and you can unsubscribe at any time.

Contact The Organization

Send a message to EH Bildu Zumarraga:

Share