19/05/2026
SARRI ARTE ! 📣
🖼️ "Markos Gimenoren 101 letrakartel" erakusketa 🖼️
Maiatzaren 22tik ekainaren 13ra*, mediatekak eta Et’abar liburudendak Markos Gimenoren euskarazko palindromoetan oinarritutako 50 bat afixa biltzen dituen erakusketa errezibituko dute, batzuk egileak berak ilustratuak, beste batzuk euskal artista andana batek haren jenioaren omenaldi kolektibo gisa.
Erakusketaren estrena maiatzaren 22an izanen da 18:30ean mediatekan (eta 19:15ean Et’abarren), Joseba Sarrionandiaren presentzian, hark baitu ondu eta glosatu "Markos Gimenoren 101 letrakartel liburua".
💬 Joseba Sarrionandiarekin topaketa 🪶
Maiatzaren 23an, larunbatez, 10:00etan, erakusketaren erdian, Joseba Sarrionandiaren obra literarioaren gainbegirada proposatuko dizuete Jon Casenave eta Txomin Heguyk, idazlearen presentzian. Arratsean, beste animazio batek luzatuko du topaketa Ttattola gaztetxean.
Argibide gisa, ekainean idazlan tailer bat iraganen da palindromoen inguruan.
Animazio hauek HAIK Hazparne aldeko irakurle klubarekin partaidetzan antolatuak dira.
*Kasu : Zure gogo onaz eskerrak aitzinetik emanez, erakusketa ez da ikusgarri izanen maiatzaren 26an asteartearekin.........................................................
🖼️ Exposition "Markos Gimenoren 101 letrakartel" 🖼️
Du 22 mai au 13 juin*, la médiathèque et la librairie Et’abar accueilleront conjointement une exposition d’une cinquantaine d’affiches conçues à partir de palindromes basques imaginés par Markos Gimeno, illustrées par lui-même ou par des artistes basques en son hommage.
L’exposition sera inaugurée le vendredi 22 mai à 18h30 (puis à 19h15 à Et’abar), en présence de Joseba Sarrionandia, auteur basque de renom qui a compilé et annoté plus d’une centaine d’oeuvres de Markos Gimeno dans son ouvrage "Markos Gimenoren 101 letrakartel".
💬 Rencontre avec Joseba Sarrionandia 🪶
Le samedi 23 mai à 10h, au coeur de l’exposition, une rencontre animée par Jon Casenave et Txomin Heguy sera proposée autour de l’oeuvre littéraire de Joseba Sarrionandia, en sa présence. Cette rencontre sera prolongée par une autre animation en soirée, au Gaztetxe Ttattola.
A titre indicatif, un atelier d’écriture autour des palindromes aura ensuite lieu en juin.
Ces animations sont organisées en partenariat avec HAIK, club de lecture en basque du Pays de Hasparren.
*Attention : l’exposition ne sera pas accessible le mardi 26 mai. Merci de votre compréhension.