Zumaiako Herri Eskola

Zumaiako Herri Eskola ZHEko kideok ekosistema hezitzaile aberatsa osatzen dugu eta gure helburua da ikasle, irakasle eta

ZHEko kideok ekosistema hezitzaile aberatsa osatzen dugu eta gure helburua da ikasle, irakasle eta gurasoak hezkuntzaren bidez pertsona gisa haztea.

16/06/2026

Udaberriko kirolak heziketa fisikoan.
Udaberri honetan gure herrian bertan kirol jarduera ugari ezagutu eta praktikatu ditugu. Esperientzia, ikaskuntza eta dibertsioa eskutik joan dira. Aupa zuek!

DBH2ko ikasleak Egutera Energia KooperatibanPasa den astean DBH2ko ikasleek irteera berezia egin zuten Egutera Zumaiako ...
12/06/2026

DBH2ko ikasleak Egutera Energia Kooperatiban

Pasa den astean DBH2ko ikasleek irteera berezia egin zuten Egutera Zumaiako Energia Kooperatibara. Ikastetxetik oinez abiatu ginen, San Migeletik barrena Oikira, eguraldi paregabeaz eta inguruneaz gozatuz.

Bertan, energia kooperatibaren funtzionamenduari buruzko azalpen interesgarriak jaso genituen, eta ikasleek txostenean proposatutako ariketak osatu zituzten. Ondoren, Oikiko frontoian txostena bukatzeko tartea hartu genuen, eta jardunaldia amaitzeko ikastetxera itzuli ginen mendiz, giro ederrean.

Esperientzia polita izan da energia berriztagarrien, kooperatibismoaren eta ingurumenarekiko konpromisoaren inguruan ikasteko.

Eskerrik asko Eguterari harrera eta azalpenengatik!

11/06/2026
11/06/2026

Zumaiako Herri Eskolako ikasleek sortutako bideoa. Aupa zuek!

10/06/2026

MUGALARIAK amaituta! ⛰️🥾

Gure Batxilergoko ikasleek amaitu dute Mugalariak ibilbide osoa:
72 km Hendaiatik Amaiurrera, lau egunetan.

Bidea ez da beti erraza izan. Eguraldiak ez du gehiegi lagundu, eta tarteka euria, nekea eta aldapak izan dituzte bidelagun. Hala ere, taldeak primeran erantzun du, eta Amaiurrera pozik eta harro iritsi ziren. 👏

Ibilbide paregabea izan da: mendia, bizikidetza, ahalegina, laguntasuna eta une ahaztezinak uztartu dituen esperientzia ederra. Gainera, ikasleek jarrera bikaina izan dute uneoro, eta irakasleontzat benetako pribilegioa izan da horrelako ibilbide bat haiekin partekatzea.

Zorionak parte hartu duzuen guztioi!
Ikaragarrizko esperientzia izan da. 🌿

Eta argi dugu: datorren urtean berriro prest gaude beste ibilbide bat —edo gehiago— egiteko! 🥾✨

LH6. mailako ikasleak urpekaritzaren munduan murgilduta.Ikasleek urpekaritzan trebatzeko aukera paregabea izan dute Zuma...
09/06/2026

LH6. mailako ikasleak urpekaritzaren munduan murgilduta.
Ikasleek urpekaritzan trebatzeko aukera paregabea izan dute Zumaiako igerilekuan. Eskerrik asko OlarruSub taldeari bizitako esperientzia ahaztezin honengatik!

08/06/2026

MUGALARIAK martxan! ⛰️🥾

Batxilergoko ikasle talde bat Mugalariak ibilbidea egiten ari da egun hauetan:
72 km Hendaiatik Amaiurrera, 4 egunetan.

Hendaia → Arritxulo → Etxalar → Elizondo → Amaiur

Opor garaian eta borondatez abiatu dira, mendizaletasuna, bizikidetza eta talde giroa ardatz hartuta. Bidean eguraldi ona eta txarra izan dituzte, baina esperientzia primeran doa! 🌿

Mila esker Etxalarreko jubilatuei, ikasleei afaria eta gosaria prestatzeagatik. Zuen harrerak bidea are bereziago egin du. ❤️

Ibilaldia amaitzean, kronika osoa partekatuko dugu!

Esukal Eskola Publikoaren festa Santurtzin.
07/06/2026

Esukal Eskola Publikoaren festa Santurtzin.

DBHko ikasle laguntzaileak, belaunaldien arteko zubiak eraikitzen! 🌟Atzo, gure ikasle laguntzaileak Oxford aretoan izan ...
05/06/2026

DBHko ikasle laguntzaileak, belaunaldien arteko zubiak eraikitzen! 🌟

Atzo, gure ikasle laguntzaileak Oxford aretoan izan ziren Nagusilan elkartearen eskutik. Adineko pertsonei laguntza eta konpainia ematen dien proiektu bikain hau gertutik ezagutzeko aukera bikaina izan zuten.

Zorionak gazteoi, zuen konpromisoagatik eta erakutsitako enpatiagatik! Elkarrekin komunitate hobea eraikitzen dugu. 💪✨

 💪

02/06/2026

🚴‍♀️☀️ Giro bikaina eta ingurune ederragoa! DBH 2ko ikasleak Uribarri Ganboako urtegian izan ziren pasa den astean, bizikleta gainean eta eguraldia lagun. Kirola, natura eta talde-giro ederra ikasturteari amaiera borobila emateko. Oparia da horrelako egunak elkarrekin konpartitzea! 🙌✨

Dirección

Aita Mari 45
Zumaia
20750

Teléfono

+34943860809

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Zumaiako Herri Eskola publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Compartir

Categoría