15/01/2026
Emakumearenganako biolentzia: ikusteko, ulertzeko eta hausnartzeko jardunaldia.
Emakumearenganako biolentzia modu askotan agertzen da, askotan oharkabean edo normalizatuta. Jardunaldi honetan, laburmetraien bidez, emakumeek jasaten dituzten biolentzia mota desberdinak ezagutzeko eta horien inguruan gogoeta kolektiboa egiteko aukera izango dugu.
Ikusitakoaren inguruko hausnarketa Ainhoa Plagaroren eskutik egingo da, eta bere gidaritzapean, ikuspegi feminista eta kritikotik, eguneroko errealitateekin lotutako elkarrizketa irekia sortuko da.
Kontzientzia hartzeko eta elkarrekin eraldatzeko gonbidatzen zaitugu.
Zatoz eta parte hartu!
ArteriaErrizoma
Zumarragako Udala
Urretxuko Udala