30/04/2018
IBILALDIA 2018: MAIATZAREN 27AN LAGUNDU NAHI?
Aste batzuk baino ez dira falta maiatzaren 27an Santuntzin egingo dugun festa erraldoirako. Bizkaiko ikastolen aurtengo jaiak merezi izango du.
Urte osoan zehar sekulakoa izan da hainbat jendek eskaini digun laguntza eta orain, azken txanpan gaudelarik, dena borobildu nahi dugu. Horretarako, baina, zuen kolaborazioa behar dugu egun horretan bertan egingo diren zenbait jarduera eta ekintzatarako.
Laguntzeko prest baldin bazaude, bete, mesedez, galdetegi hau: https://ibilaldia.eus/node/add/eguneko-bolondresa
Mila esker!
OHARRA! Ibilaldia Elkarteak bideratu du janari- eta edari-txosnen kudeaketa. Horretarako ikastola guztietara laguntza-eskaera zabaldu egin da.