28/08/2026
Datorren astean hasiko dira Andra Mari ingurua eraberritzeko lanak, eta gutxi gorabehera 10 hilabeteko iraupena izango dute. Moyua enpresak egingo ditu obrak, Udalak egindako lizitazio publikoaren ondoren 🚧
👉 Proiektua zehazteko, Udalak aurretik ideia-lehiaketa eta herritarrekin parte-hartze prozesua egin zituen. Ondoren, lehiaketaren irabazleekin proiektua landu eta herritarren ekarpenak txertatu ziren, azkenik exekuzio-proiektua osatzeko eta obra lizitaziora ateratzeko.
ℹ️ Obrak hiru fase nagusitan egingo dira, eta fase guztietan bermatuko da inguruko eraikinetara sartzeko irisgarritasuna: Anbulatoriora, Eguneko Zentrora, Kiroldegira, Andramariko bizilagunen etxeetara, Ikastolara eta Arrantzale eta Kaia kaleetako atarietara eta komertzioetara.
🗣️ Fase batzuk une jakinetan gainjarri egingo dira, obraren erritmoa eta epeak ahalik eta gehien optimizatzeko. Nolanahi ere, Udalak fase bakoitzaren inguruko informazio zehatza emango du, ohiko komunikazio-kanalen bidez, herritarrek uneoro jakin dezaten zer lan egingo diren eta zer eragin izango duten. Obrek eragingo dituzten eragozpenak ahalik eta gehien murrizten saiatuko da Udala, eta fase bakoitzean beharrezko informazioa eta aldaketen berri emango zaie herritarrei.
🔗 Xehetasun guztiak, Orioko Udalaren webgunean.
_