28/06/2026
Ekainaren 28a ospakizun eta aldarrikapen eguna da, LGTBIK+ pertsonen eskubideak defendatzen jarraitzeko konpromisoa berrestekoa eta atzerapausorik onartuko ez dugula argi uztekoa.
Harro gaudelako gure bizitzez eta LGTBIK+ mugimenduaz! Harrotasunarekin ! ✊🏳️🌈
Olatu erreakzionarioaren eta LGTBIK+fobia erasoen gorakadaren aurrean, ezinbestekoa da gorroto diskurtsoei aurre egiteko estrategiak eta tresna eraginkorrak martxan jartzea.
Gaurko egunean ere, maiatzaren 17an egin genuen bezala, LGTBIK+fobiaren kontrako borroka nabarmendu nahi dugu.
LGTBIK+fobia ez da modu isolatuan gertatzen; klase, ahalmen, arraza edo jatorri aldag*iekin gurutzatzen da. Horretarako, kolektiboko kide zaurgarrienen prekarizazioari aurre egitea premiazkoa da, bereziki trans pertsonen lan-txertatzea bermatuz eta LGTBIK+ migranteen edo arrazializatuen babesa ziurtatuz.
Erronka nagusia ez baita soilik identitatea onartzea, trans pertsonei bizitza duinak izateko baldintza materialak bermatzea baizik.
LGTBIK+ pertsonen eskubideak ezin dira keinu sinbolikoetan edo marketin politikoan geratu.
Babes juridiko eta legalean sakondu behar da, diskriminazioari aurre egiteko protokolo eraginkorrak martxan jarriz, politika integralak garatuz, horiek praktikara eramateko baliabideak esleituz eta zerbitzu publikoen indartzea bultzatuz.
Beraz, ospakizunaz g*in, borrokarako eguna ere bada gaurko LGTBIK+ Harrotasun Eguna. Ildo horretan, Euskal Herriko kaleak harrotasunez betetzeko deia egiten dugu, eragileek antolatutako mobilizazio anitzetan parte hartzeko deialdiekin bat eginez.
LGTBIK+ bizitzek balio dutelako!