Getariako Udala

Getariako Udala Getariako Udaleko deialdi eta berriak sare sozialetan argitaratzeko gune ofiziala. Getariako Udaleko sare sozial ofiziala.

🚧 Iturzaeta Herri Eskolako berritze-lanak 🚧Getariako Udalak Iturzaeta Herri Eskolako eraikinean egindako berritze eta ko...
04/09/2026

🚧 Iturzaeta Herri Eskolako berritze-lanak 🚧

Getariako Udalak Iturzaeta Herri Eskolako eraikinean egindako berritze eta konponketa lanak amaitu ditu. Jarduketaren helburua eraikinaren hainbat elementu konpontzea eta berritzea izan da, haren egoera hobetzeko eta ikastetxeko instalazioak datozen urteetarako baldintza egokietan mantentzeko.

Guztira, 142.000 euro inguruko inbertsioa egin da.

https://getaria.eus/iturzaeta-herri-eskolako-berritze-lanak-amaitu-dira/

Iraila eta urriko agenda argitaratu da, hemen deskargatu daiteke: https://getaria.eus/wp-content/uploads/2026/09/Agenda-...
02/09/2026

Iraila eta urriko agenda argitaratu da, hemen deskargatu daiteke:https://getaria.eus/wp-content/uploads/2026/09/Agenda-2026-Iraila-Urria.pdf

🚣 Estropadak igandean 🚣Herrian jokatuko dira Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadak.Txapelketa nagusi honen ...
13/08/2026

🚣 Estropadak igandean 🚣

Herrian jokatuko dira Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadak.

Txapelketa nagusi honen aurkezpen ofiziala gaur arratsaldean egin da, Ameztoi Txakolindegian.

Getariako ‘Esperantza’ traineruari herritar guztien berotasuna eta babesa emateko Marea Marroiaren deialdia egin da.

🕚 11:00
📍 Plazan

https://getaria.eus/goi-mailako-estropadak-jokatuko-dira-igandean-getarian/

🎨 Getariak horma-irudi berria du 🎨🧑🏼‍🎨 Artista • Nextor Otaño / Nexgraff 💵 Proiektuaren kostua • 16.494,50 €Artelanaren ...
12/08/2026

🎨 Getariak horma-irudi berria du 🎨

🧑🏼‍🎨 Artista • Nextor Otaño / Nexgraff
💵 Proiektuaren kostua • 16.494,50 €

Artelanaren abiapuntua Getariako iruditeria bisuala da: itsasoa, portua, atunontziak, hegaluzea, arrantza-tradizioa, Balenciagaren presentzia eta Katu Kalea. Elementu horiek ez dira modu dokumental edo literalean erakusten; artistak irudiak zatitu, errepikatu eta gainjarri egiten ditu, konposizio ireki eta garaikideagoa sortuz.

Eskerrik beroenak Larrakotarrei, euren etxeko horma artelan hau egiteko eskaintzeagatik.

https://getaria.eus/getariak-horma-irudi-berria-du-herriaren-nortasuna-kolorez-berrinterpretatzen-duena/

11/08/2026

🎉SALBATOREAK 2026 • Balorazioa 🎉

Festak abuztuaren 1ean hasi ziren, herriko gazte eta familiei zuzendutako Ginkana arrakastatsuaren V. edizioarekin. Abuztuak 2an berriz, Salbatore Pilota Txapelketaren finalek harrera ederra izan zuten.

Abuztuak 5 eta 9 bitartean ekitaldiz betetako programaz gozatzeko aukera izan dute Getariarrek. Ekitaldi jendetsuenen artean Elkanoren Lehorreratzea nabarmenduko genuke, milaka pertsonek hartu zuten herria eta ehundik gora herritarrek parte hartzen duten antzezpen hunkigarriaz gozatzeko aukera izan zuten. Nabarmentzekoa ere, Lehorreratzean aurtengo berrikuntzek jasotako harrera positiboa. Urteroko legez, Marmitako Txapelketak ere ehunka herritar bildu zituen mahaiaren inguruan, giro eta umore ezin hobeaz gozatuz.

Aurten, Getariako Arraun Elkartearen 50. urteurrenaren harira, lehen aldiz Batel Txapelketa herrikoia jokatu da eta 100 herritarrek baino gehiagok parte hartu dute bertan. Ikusmin handia sortu du eta harrera ezin hobea izan du ekimenak.

Gastronomia oinarri duten hamaika ekintza ere ospatu dira: tortilla edo paella txapelketa, Hegaluzea eta Txekorra parrilan, Marmitako Txapelketa, Herri Bazkaria… eta giro aparta sortu dute herritar nahiz bisitarien artean.

Musika emanaldien artean azpimarratzekoak Korrontziren “Mundua Dantzan” emanaldia eta bertan parte hartu zuten Gure Txeruko haur, gazte eta dantzari helduen lan ederra. Herriko Banda, txistulari, bertaratutako txaranga eta kontzertuek ere aparteko giroa sortu dute herriko kale nahiz frontoian.

Udalaren aldetik, nabarmendu nahi genuke egun hauetan zehar bizi ahal izan dugun errespetuzko giro ederra. Jaiak lasaitasunez eta errespetuz aurrera eraman dira, askatasuna eta berdintasuna oinarri hartuta.

Azkenik, Udaletik aitortu eta eskertu nahi dugu udal langileen zein herritar boluntarioen ezinbesteko lana. Euren ahalegin, profesionaltasun eta konpromisorik gabe, ezinezkoa litzateke honelako festa programa partehartzailea aurrera eramatea. Jarraitu dezagun, guztion artean, berdintasunean, errespetuan, askatasunean eta herritarren parte-hartzean oinarritutako jai eredu euskaldun hau indartzen.

Gora Getaria!


*Argazkiak: Artzape eta Udala

🟪 Indarkeria matxistaren aurrean prebenitzeko eta jarduteko protokoloa 🟪Herriko eragileekin eta komunitatearekin elkarla...
04/08/2026

🟪 Indarkeria matxistaren aurrean prebenitzeko eta jarduteko protokoloa 🟪

Herriko eragileekin eta komunitatearekin elkarlanean, aisialdi- eta jai-guneetan indarkeria matxistak prebenitzeko eta horien aurrean modu koordinatuan jarduteko Protokolo bat garatu da.

Pasa den asten aurkeztu zuten protokoloa Getariako Gazte Asanbladak (GGA), Sortzen Aholkularitzak eta Getariako Udalak.

Festen atarian, etxez etxe banatu da informazio-matariala (triptiko bat eta poltsikoan eskura izateko txartel bat).

Egindako prozesu parte-hartzailearen informazio gehiago 👉 https://getaria.eus/jaiak-askatasunez-eta-segurtasunez-bizitzeko-protokolo-berria-aurkeztu-du-getariak/

Protokoloa 👉https://getaria.eus/wp-content/uploads/2026/07/Indarkeria-matxistaren-aurrean-prebenitzeko-eta-jarduteko-protokoloa-Getaria.pdf

➡️Gazte eta kultur eragileentzako espazio autogestionatuak beste aurrerapauso bat eman du⬅️Udalaren titulartasuneko erai...
30/07/2026

➡️Gazte eta kultur eragileentzako espazio autogestionatuak beste aurrerapauso bat eman du⬅️

Udalaren titulartasuneko eraikinaren erabilera dohainik lagako zaie GGA (Getariako Gazte Asamblada) eta GRAKA (Getariako GRAKA Underground Musika Elkartea) elkarteei, gazte eta kultura arloko jarduerak garatzeko.

Lagapenak 15 urteko hasierako iraupena izango du, epe hori amaitutakoan espazioaren erabilerari jarraipena emateko eta lagapena luzatzeko borondatearekin.

➕ Informazio gehiago 👉 https://getaria.eus/gazte-eta-kultur-eragileentzako-espazio-autogestionatuak-beste-aurrerapauso-bat-eman-du/

🎉 2026ko Salbatore Jaietako egitaraua🎉Getariako Udalak eskerrak eman nahi dizkie jaiak antolatzen lagundu duten herriko ...
24/07/2026

🎉 2026ko Salbatore Jaietako egitaraua🎉

Getariako Udalak eskerrak eman nahi dizkie jaiak antolatzen lagundu duten herriko elkarte, eragile, boluntario eta udaleko langile guztiei, eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Salbatore Jaiak errespetuan, elkarbizitzan eta giro onean bizitzera.

https://getaria.eus/wp-content/uploads/2026/07/SB26_WHATSAPP.pdf

Dirección

20808
Getaria
20808

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 15:00
Martes 09:00 - 15:00
Miércoles 09:00 - 15:00
Jueves 09:00 - 15:00
Viernes 09:00 - 15:00

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Getariako Udala publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Organización

Enviar un mensaje a Getariako Udala:

Compartir