03/08/2026
Erandioko PSEtik behin eta berriz adierazi dugu ez gaudela ados udalerriko kaleetan giltzarrapodun hesiak jartzeko erabakiarekin, ibilgailuen sarbidea kontrolatzeko neurri gisa. Izan ere, horrek larrialdi-egoeretan arazoak sor ditzake eta herritarren segurtasuna arriskuan jarri, atzo Jado kalean gertatu zen bezala.
Uste dugu beharrezkoa eta interesgarria dela oinezkoentzako guneak lehenestea, baina betiere herritarren segurtasuna bermatuz.
Alkateari eskatzen diogu oinezkoen segurtasuna bermatuko duten eta sor daitezkeen larrialdi-egoerei erantzun azkarra emango dieten neurri eraginkorragoak azter ditzala.
Arazo bati emandako irtenbideak ezin du inoiz arazo handiago bat sortu!