27/01/2026
Baztango udaleko gizarte zerbitzuak eta Hondakin zerbitzuaren elkarlanaren emaitza:
Baztango Udalak elikag*ien xahuketa murrizteko eta ekonomia ahulean dauden familien bizi-kalitatea hobetzeko helburuz 2022ko abuztuan abiatutako ekimenak martxan jarraitzen du. Udala zenbait komertzio eta partikularrekin elkarlanean aritu da, eta 2025. urtean, guztira, 1.423,9kilo fruta, barazki eta ogi bildu eta banatu dira.
Ekimenak hondakinen prebentzioa eta baliabideen kudeaketa arduratsua ditu oinarri, eta g*inera, egunerokoan elikag*i freskoak eskuratzeko zailtasunak dituzten familiei laguntza zuzena eskaintzen die.
Ekimena berez 2021. urtean hasi zen, Nafarroako Gobernuaren Hondakinen Funtsaren finantziazioari esker, hozkailu-izozkailu bat erosi zen orduan. Honekin, ohiko elikag*i bankuek eskaintzen dituzten produktuez g*in, janari freskoak ere banatzeko aukera sortu zen.
Momentu honetan, fruta eta barazkiak Elizondoko Ze-goxo fruta denda eta Gartzaingo baratzeetatik eta zenbait partikularren ekarpenetatik lortzen dugu eta ogia berriz, Gartzaingo AndolorrEKO okindegitik.
Ekimenaren bidez, guztira, urte hauetan ia 4 tona fruta, barazki eta ogi bildu eta ekonomia ahuleko familien artean banatu dira. Aurten, iaz baino 400 kilo gehiago jaso ditugu, urtetik urtera, berreskuratzen den produktuen kopuruak gora egiten jarraitzen du.
Ekimen honek bi helburu nagusi lortu ditu:
1. Hondakinen prebentzioa bultzatzea: zaborretara bidean ziren elikag*iak berrerabili dira, ingurumen-inpaktua murriztuz. Horrek, era berean, uraren eta energiaren kontsumoa eta kutsadura murrizten laguntzen du.
2. Familien ongizatea hobetzea: errenta baxuko familiei elikag*i freskoak kontsumitzeko aukera eman zaie. Produktu horiek elikadura orekatua sustatzen laguntzen dute, osasunean duten eragin positiboarekin batera.
Baztango Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetan parte hartu duten guztiei, bereziki:
• Baztango Ze goxoa fruta-dendari
• AndalorrEKO ogi ekologikoari
• Gartzaingo baratzeari
• Eta beren baratzeetako soberakinak eskaini dituzten partikularrei.
Halaber, Baztango Udalak janaria xahutzen duten establezimendu eta erakunde guztiak (komertzioak, ikastetxeak, zahar-etxeak, jatetxeak, etab.) ekimen honekin bat egitera animatzen ditu.
Ekimen honek argi erakutsi du elkarlanaren bidez eraginkortasuna eta iraunkortasuna lortu daitezkeela. Baztango Udalak konprometituta jarraituko du hondakinen prebentzioarekin eta herritar guztien bizi-kalitatearen hobekuntzarekin.