31/03/2020
MARTXOAK 31
GURE ERANTZUNA ELGOIBARKO UDALARI
❗ # Elgoibarko Udalak Santa Klarako konbentua irekitzeko proposamenari emandako erantzunaren aurrean gure erantzuna ondorengoa da:
1️⃣ Proposamen bat iradoki diogu Udalari, hain zuzen, Santa Klara konbentuko ateak zabaltzea coronavirusaren (COVID-19) krisiari aurre egiteko. Sinadura bilketa hainbat herritarren adostasuna erakusteko helburuarekin egin da. Alegia, proposamen edo eskaerarekin bat datozela adierazteko.
2️⃣Proposamen honekin, gure asmoa ez da inolaz ere Udalaren aurka jokatzea. Herri gisa aurreikusleak izatea nahi dugu, eta ez jendea kalean egon arte itxarotea bizi leku bat egokitzeko. Ildo horretan, politika publiko aurreratuenak eredutzat hartzen ditugu. Adibidez, Finlandiako herrialdea, besteak beste, honelako arazoen aurrean erantzunkizunez jokatzen dutelako.
3️⃣Aurreikuspenaren oinarria, etorkizunean gerta daitekeen edozein egoerei erantzuteko leku bat izatea da, non elgoibartar edo lurraldeko edozein herritarrek aukera izango duen bere ongizatea bermatzeko.
4️⃣ Horregatik, eskatzen zaio laguntza Udalari, etxerik eta baliabiderik gabeko pertsonei laguntza emateko (adibidez, etxebizitzaren edo logelaren alokairua ordaindu ezin duen jendea, inguru horretan jada identifikatutako beste kasu asko, edo etorkizun hurbilean sor daitezkeen arazoei erantzuna emateko). Hori dela eta, Santa Klarako konbentua irekitzea eskatzen dugu. Helburua ez da soilik udalerrian dauden edo sortu daitezkeen beharrei erantzutea, Deba Barrenaneko beharrei erantzun bat ematea baizik. Horrela, umiltasunez, Udalari, gure lurraldeko pertsona ororen ongizatea bermatu ahal izateko, beste udalerriekin elkarlanean aritzera gonbidatzen dugu. Besteak beste, Orio, Hondarribi, Zarautz eta Segurako herrialdeetan apertetxeak zabaldu dituzten bezala, sortutako zailtasunei erantzuna emateko, era horretan biztanleriaren sektore jakin bati konfinamendua erraztuz.
5️⃣ Segurtasun eta osasun baldintza minimoei dagokienez, esparru horretan lanean ari diren gizarte langileek jakinarazi dituguten bezala, bi egun besterik ez dira behar espazioa egokitzeko. Izan ere, argia, ura eta gasa bezalako gutxieneko zerbitzuak berrezartzeko behar den denbora gutxiengoa da. Bestalde, janari zerbitzuari dagokionez, Gureak, Gaska eta Auzo Lagun bezalako enpresek funtzionamenduan jarraizten dute, ezinbestekoak diren beharrei erantzuteko. Ondorioz, egun gutxitan espazioa egokitzea posibletzat ikusten dugu. Atano III.eko Frontoian egin duten bezala, non egun gutxitan egokitu zuten eraikuntza, 80 lagunei zerbitzua ematen. Epe labur batean egokitzapena egin daitekeen
adibide garbia da hau.
6️⃣ Garrantzitsua ikusten dugu, Udaleko Gizarte Langile guztien ahalegina eskertzea, koronabirusaren krisiaren aurrean egiten ari diren esfortzu eta lan guztiarengatik.
7️⃣ Era berean, Elgoibarko Santa Klarakoo Konbentuan bere egunean, monjek, egiten zuten lana gogorarazi nahi dizuegu. Beren lana neurri batean, funtsezkoa bait zen herriaren elkartasunerako.
➡️Amaitzeko, albiste hauek ikustera gonbidatzen zaituztegu. Aurkezten dugun proposamen hau beharrezkoa dela egiaztatzen dutelako:
📌 Orio, Hondarribi, Zarautz y Segura: https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/habilitan-plazas-albergues-20200316175114-nt.
📌 Red de Acogida Ciudadana: https://www.diariovasco.com/san-sebastian/acogida-reclama-albergues-20200330111223-nt.html?fbclid=IwAR1UDEAF3B_MxmoncB7lotFQvjI0qMOhwGL7hWGUyVF02oBBFEvHLZZZeYQ
📌 Frontón de Atano III: https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/sociedad/2020/03/19/gipuzkoa-reorganiza-recursos-dar-cabida/1019847.html
📌European Homelessness Observatory: https://www.feantsaresearch.org/