28/03/2026
EUSKARA ELKARTEA SORTZEKO BATZARRA ETXAURIBARKO HERRITARREI DEIA
Aurten “gu gara euskara” ozen entzun da gure bailaran. Bertze behin ere, eguraldia lagun, ehundaka lagunok babestu eta parte hartu dugu korrikan. Euskarak dituen erronka berriei aurre egiteko hainbat herritarrok euskararen ezagutzan, erabileran eta motibazioan eraginen duen elkarte bat sortzeko proposamena prestatu dugu.
Hori dela eta, 2026ko martxoaren 31ean, arratsaldeko 18.00 etan, Etxauriko Udaletxean izanen den sortze ekitaldira gonbidatzen zaituztegu Etxauribarreko herritar guztiak, salbuespenik gabe.
Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren eta hura garatzen duten g*inerako xedapenen arabera gauzatuko da.
Ekitaldiaren g*i zerrenda honako hau izanen da:
1.-Sarrera. Azalpena.
2.-Euskara Elkartearen estatutuen aurkezpena. Honekin batera prestatutako zirriborroa jasoko duzue.
3.-Elkartearen sustatzaileen izenak. Elkarteko sorreran parte hartuko duten pertsona fisikoak.
4.-Elkartearen izena aukerau, estatutoak eta kuotak zehaztu.
5.-Eratze akordioa onetsi.
5.-Sortze akta.
Adeitasun osoz, agur.