14/06/2026
🏃♀️🏃♂️ Ordiziak berriro ere atletismoaren hitzordu garrantzitsuetako bat hartuko du, eta aurten gainera edizio berezi batera iritsiko da.
Datorren uztailaren 4an jokatuko da X. Ordizia Meeting – José Antonio Peña Nazioarteko Meetinga, Txindoki – Grupo Jaso Atletismo Taldeak antolatuta; urtez urte atletismo egutegian bere tokia sendotzen ari den hitzordua.
18:00etatik aurrera, abiadura, erdi-fondoa, jauziak, hesiak eta jaurtiketak izango dira protagonista.
🏃♀️ Emakumeak:
• 100 m
• 400 m
• 800 m
• 1.500 m
• Luzera jauzia
• Pertika
🏃♂️ Gizonak:
• 100 m
• 400 m
• 800 m
• 1.500 m
• 110 m hesiak
• Pisu jaurtiketa
Atletismoaz bere diziplina guztietan gozatzeko eta maila handiko atletak gertutik ikusteko aukera izango da.
📍 Ordizia
🗓 Uztailak 4
🕕 18:00