Zizurkilgo Udala

Zizurkilgo Udala Zizurkilgo Udalaren Facebook orrialdea

04/09/2026

Aurtengo txupinazoan Plazida Otaño liburutegia omenduko dute, herriari egindako ekarpenagatik.

‼️TRAFIKOAN ERAGINAK‼️Irailaren 5ean, larunbat honetan, 11:00etan hasita, auto eta moto klasikoen topaketa ospatuko da Z...
03/09/2026

‼️TRAFIKOAN ERAGINAK‼️

Irailaren 5ean, larunbat honetan, 11:00etan hasita, auto eta moto klasikoen topaketa ospatuko da Zizurkilen. 🚗🏍️

Ekitaldiak trafikoan eragin txikia izango du.
‼️❌ Hala ere, beharrezkoa izango da eremu hauek ibilgailuz LIBRE uztea.
· Renfeko aparkalekua.
· Aizpuruako aparkalekua.
· Ernio bidea, 9A eta 9B zenbakien ingurua.

🅿️ ✅ Horien ordez, autoak honako gune hauetan utz daitezke:
· Futbol zelaiaren gainean d**oen aparkalekuan.
· 23. poligonoan (Azken Portu parean).

ℹ️ Erakusketa goizean zehar egingo da herrian nahiz eskualdean zehar, eta 100 ibilgailu klasiko baino gehiagok parte-hartzea aurreikusten da. Honako ibilbidea egingo dute: Zizurkil – Villabona – Irura – Anoeta – Tolosa – Anoeta – Alkiza – Asteasu – Zizurkil.

2026-2027 ikasturteko ikastaroak📝 Irailarekin batera ikasturte berria iritsi da, eta, beraz, 2026-2027 ikasturteko ikast...
03/09/2026

2026-2027 ikasturteko ikastaroak

📝 Irailarekin batera ikasturte berria iritsi da, eta, beraz, 2026-2027 ikasturteko ikastaroetarako izen-ematea zabalduko da.

🗓️Irailaren 14tik 24ra izango da aukera matrikula egiteko.
‼️Epe bakarra irekiko da.

🛜 Online egin daiteke, jarraian d**oen esteka honetan: https://labur.eus/izenemateaikastaroak
Edo presentzialki Udal Bulegoetan.

🔗Informazio guztia Zizurkilgo Udalaren webgunean: https://www.zizurkil.eus/eu/-/29620534-182

02/09/2026

Txupinazoa, asteazkenean, hilaren 9an botatuko duten arren, bezperan egingo da Kross Mistoa eta larunbat honetan kotxe eta moto klasikoen topaketa. 

📚 APUNTATÚ! 🗣️Euskara ikasi nahi duzu? Edo d**oeneko badakizu, baina hobetu eta gehiago praktikatu nahi duzu?📍 Zizurkile...
02/09/2026

📚 APUNTATÚ! 🗣️

Euskara ikasi nahi duzu? Edo d**oeneko badakizu, baina hobetu eta gehiago praktikatu nahi duzu?

📍 Zizurkilen ere baduzu euskara ikasteko aukera!
Oinarrizko maila edo erdi-mailako ikastaroak izango dira gure herrian, gainera, diruz lagunduta.

🗓️ Animatu eta egin matrikula irailaren 1etik 18ra bitarte!

ℹ️ Informazio guztia: Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartea -en webgunean.

Hondakinen kudeaketa hobetzea lehentasunezko lana da Zizurkilgo Udalearentzat, bai urte osoan zehar, baita herriko jaiet...
02/09/2026

Hondakinen kudeaketa hobetzea lehentasunezko lana da Zizurkilgo Udalearentzat, bai urte osoan zehar, baita herriko jaietan ere.
Baina Udala jakitun da herriko jaiak iristean (herrigunekoak zein Elbarrenakoak) hondakin gehiago sortzen dela eta urtean zehar sustatutako ohitura jasangarriei eustea zailagoa egiten zaigula.

👉 Horregatik, herritarrak sentsibilizatzeko eta jaietan ere hondakinak murrizten laguntzeko hainbat gomendio zabaldu nahi dira.

♻️ Izan ere, ohiturak aldatzea gure esku d**o!
🚯 Herritar guztiok festetan ere hondakin gutxiago sortzeko ahalegina egin dezagun.
🎉 Festa gehiago, hondakin gutxiago!

🔗Informazio gehiago Zizurkilgo Udalaren webgunean.

Iraila iristearekin batera Zizurkilgo eskaintza kulturala bueltan da! Agenda bete-betea dakar iraileko Zer ote?-k. Oporr...
31/08/2026

Iraila iristearekin batera Zizurkilgo eskaintza kulturala bueltan da! Agenda bete-betea dakar iraileko Zer ote?-k. Oporretatik bueltan hamaika ekintza egiteko aukera herrian! 🎉🌱🪵🧘

👉 Hemen duzu hilabeteko eskaintza osoa: Elbarrenako festak, ikastaroen eskaintza berria, konpost ikastaroa, egur taila erakusketa, Gaztezulo... eta askoz ere gehiago!

Hamaika aukera herrian gozatzeko🙌

🔗Irakurri gaztelerazko bertsioa bioko estekan

Zizurkilgo Udalak Atxulondo Kultur Etxearen energia-eraginkortasuna hobetzeko lanak egin ditu.👉 Hala, Udalak, legealdia ...
25/08/2026

Zizurkilgo Udalak Atxulondo Kultur Etxearen energia-eraginkortasuna hobetzeko lanak egin ditu.

👉 Hala, Udalak, legealdia amaitzeko urtebete falta den honetan, hartutako konpromiso garrantzitsuetako bat bete du.

ℹ️ Eraikinaren kanpoaldean egin dira lanak, bero-galerak murriztu eta energia-eraginkortasuna handitzeko; hau da, isolamendua hobetzeko helburuarekin.
🛠️ Horretarako, bai fatxada, baita estalkia ere berritu dira.
✅ Horri esker, Atxulondo Kultur Etxearen energia-kalifikazioa E mailatik C mailara hobetu da.
🗓️ Martxoan ekin zitzaion proiektuari, eta abuztuan amaitu dira lanak.

Maite Amenabar Zizurkilgo alkateak proiektuaren garrantzia azpimarratu du: “Udal-eraikinak hobetzea eta jasangarritasunaren alde egitea lehentasunezkoa da. Atxulondoko obraren bidez, energia-eraginkortasuna hobetu dugu eta eraikina erosoagoa da orain".

🔗Informazio gehiago Zizurkilgo Udalaren webgunean.

20/08/2026

🎉 Zizurkilgo Jaiak 2026 🎉

Zizurkilgo Ama Birjin jaien balorazio positiboa egin du Udalak. Herriguneko festak normaltasunez eta giro onean igaro dira, inongo gorabehera aipagarririk gabe.

Udalak Festa Batzordeari eta jaiak aurrera eramateko parte hartu duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie: “Auzolanetik, herritik eta herriarentzat antolatutako festen atzean herritar askoren lana eta inplikazioa d**o. Guztien ekarpenari esker, herriguneko festek giro bikaina izan dute aurten ere”.

🔗Informazio gehiago Zizurkilgo Udalaren webgunean.

Dirección

Teodoro Hernandorena, 6
Cizurquil
20159

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 14:00
Martes 09:00 - 14:00
Miércoles 09:00 - 14:00
Jueves 09:00 - 14:00
Viernes 09:00 - 14:00

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Zizurkilgo Udala publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Categoría