Zestoako Udala

Zestoako Udala Zestoa, herri bizia. Zestoako Udaleko profil ofiziala.

“Denontzako Festak” egitasmoa jarriko dute martxan, festa inklusiboago batzuen alde.Zestoako Zaintza Sareak, Festa Batzo...
31/08/2026

“Denontzako Festak” egitasmoa jarriko dute martxan, festa inklusiboago batzuen alde.

Zestoako Zaintza Sareak, Festa Batzordearekin eta Zestoako Udalarekin elkarlanean, Denontzako Festak egitasmoa sortu du, aurtengo Zestoako festak inklusiboagoak izan daitezen.

Hori dela-eta, egitasmoaren berri eman eta boluntarioen txandak antolatzeko bilera egingo dute bihar, asteartea Alonderon 18:30ean.

📸 Danbolin

🧘‍♀️2026-2027ko kiroldegiko ikastaroak🏋️‍♀️Irailaren 21ean hasiko dira ikastaroak kiroldegian. Goizean, eguerdian eta ar...
31/08/2026

🧘‍♀️2026-2027ko kiroldegiko ikastaroak🏋️‍♀️

Irailaren 21ean hasiko dira ikastaroak kiroldegian. Goizean, eguerdian eta arratsaldean eskainiko dira jarduerak.

▪️Berrikuntzak
Ikasturte honetan hainbat berrikuntza izango dira: astelehen eta asteazkenetan, 15:30ean Total Training egingo da eta, ostiraletan, 12-15 urte bitarteko gaztetxoentzat Gaztea Fit.

▪️Ikastaroak eta prezioak
Ikastaroak irauten duen bitartean bazkidetzan aldaketarik eginez gero, tarifan era proportzionalean aplikatuko da aldaketa.

Ordainketa bi zatitan edo bakarrean egin daiteke. Bi epetan ordainduz gero, ikastaroaren hasieran %50a ordaindu beharko da, eta beste %50a, abenduan. Ordainketa helbideraketa bidez egingo da.

▪️Noiz eta nola eman izena
Izen-ematea irailaren 1etik 15era egin izango da:
• Astelehenetik ostiralera: 08:30etik 21:00etara.
• Larunbatetan: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Taldea osatzeko ezarritako plaza kopurua gaindituz gero, zozketa irailaren 16an egingo da, eta hurrengo egunean argitaratuko dira zerrendak.

🚨2014ko eta 2015eko gaztetxoentzat deialdia🚨UMEEN EGUNEKO ZAHAGI-DANTZA ETA DANTZAURREAEntseguak Idiazpiko dantzako loka...
31/08/2026

🚨2014ko eta 2015eko gaztetxoentzat deialdia🚨

UMEEN EGUNEKO ZAHAGI-DANTZA ETA DANTZAURREA

Entseguak Idiazpiko dantzako lokalean:
▪️Astelehena 31: 19:00
▪️Asteartea 1: 19:00
▪️Osteguna 3: 19:00
*5. maila bukatu dutenak 19:00 ager daitezela.

Irailak 7, Umeen Eguna
▪️6. maila bukatu dutenak 11:45ean Udaletxeko arkupeetan elkartuko dira udaletxera igo eta txupinazoa botako dute 12:00etan.
▪️5. maila bukatu dutenak 12:00etan plazara ager daitezela.
▪️Denak zuri gorriz jantzita, umeen egunean jantzi ohi diren bezala.

▫️Oharra: dantzan ibili ez arren, deialdi hau bi urte horietan (2014 eta 2015) jaiotako gaztetxo guztientzat da.

Animatu parte hartzera eta herriko jaietan bertako ohiturak mantentzeko aletxoa ipintzera! 🎉

[ZESTOAKO HIZKERAN] Ba al dakizu zein den aste honetako hitza? Euskara Foroak Zestoako hitzak gogorarazteko eta ezagutar...
31/08/2026

[ZESTOAKO HIZKERAN] Ba al dakizu zein den aste honetako hitza? Euskara Foroak Zestoako hitzak gogorarazteko eta ezagutarazteko egitasmo berria jarri du abian.

Erantzunak Zestoako kiroldegian, liburutegian eta Arroabeko elkargunean daude!

🎉 Zestoako Festak 2026 egitarau osoa. 🎉
27/08/2026

🎉 Zestoako Festak 2026 egitarau osoa. 🎉

🎉 Asteburuan festa nagusituko da herriko kaleetan.Larunbatean, Gazteen Eguna izango da eta igandean, berriz, herriko eda...
27/08/2026

🎉 Asteburuan festa nagusituko da herriko kaleetan.

Larunbatean, Gazteen Eguna izango da eta igandean, berriz, herriko edadetuen txanda izango da. 🎉

📸 Ikusi bi egunetako egitarauak argazkietan.

🚨Oharra: larunbatean, Ondarbasoko Igoera 11:00etan izango da. Egitarauan akatsa d**o ordutegian. 🚲

Bestalde, 19:00etan herriko kaleetan UK03 txaranga arituko da giroa alaitzen. (Egitarauan ez d**o jasota)🎷🎺

Ondo pasa festak!! 🎉

Laster etxe guztietan izango da 2026ko Zestoako Festetako egitaraua.Aurtengo azalaren egilea Malen Uzkudun Gorrotxategi ...
27/08/2026

Laster etxe guztietan izango da 2026ko Zestoako Festetako egitaraua.

Aurtengo azalaren egilea Malen Uzkudun Gorrotxategi izan da.

Eskerrikasko Danbolin etxe guztietara banatzen laguntzeagatik.

Ondo pasa festak! 🎉

Abuztuaren 10ean San Lorente Eguna ospatuko da San Lorenten. Ondo pasa! 🎉
04/08/2026

Abuztuaren 10ean San Lorente Eguna ospatuko da San Lorenten.

Ondo pasa! 🎉

Dirección

Foru Plaza 1
Cestona
20740

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 14:00
Martes 09:00 - 14:00
Miércoles 09:00 - 14:00
Jueves 09:00 - 14:00
Viernes 09:00 - 14:00

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Zestoako Udala publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir