Ezker Iraultzailea - Euskal Herria Sozialista

Ezker Iraultzailea - Euskal Herria Sozialista Sozialismoaren alde borrokatzen duen erakunde internazionalista gara

🔴 Federiko Engels Fundazioa Portugaleteko Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azokan👉 Irailaren 25ean, 26an eta 27...
06/09/2026

🔴 Federiko Engels Fundazioa Portugaleteko Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azokan

👉 Irailaren 25ean, 26an eta 27an, Merkatuan, Portugaleten

2026 honetan ere Portugaleteko Merkatuan egingo den Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren VIII. Azokan izango gara. Erresistentziarako, autogestiorako, borrokarako eta iraultzarako gunea izango da. Hiru egunetan zehar, hainbat kolektibo eta erakundek parte hartuko dute: ezkerrekoak, feministak, gazteak, antifaxistak, antimilitaristak, anarkistak, sozialistak eta komunistak, besteak beste.

Federiko Engels Fundazioaren salmahaian gure katalogoko argitalpen ugari aurkituko dituzu: 1930eko hamarkadako faxismoaren aurkako borrokan sakontzen duen literatura antifaxista; Errusiako Iraultza sakon aztertzen duten lan ugari; borroka-literatura; teoria marxista; ekonomia marxista; feminismoari buruzko lanak… Aukera paregabea zure liburutegi pertsonala osatzeko. Horrez gain, kamisetak, tote bag-ak, txapak eta hainbat material politiko ere izango dituzu eskura. Azokak irauten duen bitartean, Merkatuan hainbat jarduera antolatuko dira, eta bertan parte hartzeko aukera izango duzu.

https://ezkeriraultzailea.net/index.php/ekintzak/2296-federiko-engels-fundazioa-portugaleteko-liburu-fanzine-eta-material-politikoaren-azokan

Uztailaren 30az geroztik PPk eta Voxek etengabe bota dute diskurtso arrazista, “inbasioaz” hitz egin dute eta ejertzitoa...
04/09/2026

Uztailaren 30az geroztik PPk eta Voxek etengabe bota dute diskurtso arrazista, “inbasioaz” hitz egin dute eta ejertzitoari eta poliziari eskatu diete Ceutako kale eta hondartzetan baldintza krudeletan dauden etorkinak ehizatu eta kanporatzeko.

Ez da imajinazio handia behar jakiteko zer esan nahi duen “behar diren baliabide guztiak” esaldiak frankismoaren nostalgiko atzerakoi eta Trump- eta Netanyahur-zale hauentzat. Azken asteetan Ceutako arrazista multzo bat, estatu osotik bertaratu diren dozenaka faxista eta nazirekin batera, hirian barrena ibili dira etorkinak ehizatzen eta kazetariak jipoitu dituzte, bizilagun musulmanak jazarri eta erasotu dituzte, etorkinei laguntza eskaintzen zieten komertzioei ere eraso egin diete.

Hori guztia egin dute polizia ondoan zutela, lagunartean —Torre-Pachecon iaz ikusi genuen bezala—. Aldiz, indarrez erantzun dute etorkinen aurka eta utzikeria salatzen ari duten protesten aurka.

https://ezkeriraultzailea.net/index.php/berriak/estatu-espainiarra/2298-pp-eta-vox-ehizaldi-arrazista-ari-dira-sustatzen-ceutan-poliziaren-konplizitatearekin-gobernuak-immigrazioaren-aurkako-legedia-indartuz-erantzun-du

02/09/2026

PP y Vox alientan la cacería ra***ta en Ceuta con la complicidad policial. El Gobierno responde reforzando las leyes antiinmigración Imprimir Detalles Carlos Ramírez – Comisión Ejecutiva de Izquierda Revolucionaria Política 01 Septiembre 2026 “Hay que disparar con toda la artillería. Todos...

🗣️ Mobilizazioak Euskal Herrian Ceutako indarkeria faxistaren aurka | irailaren 2an 20:00etan Udaletxe Plazan🔴 Mañana a ...
01/09/2026

🗣️ Mobilizazioak Euskal Herrian Ceutako indarkeria faxistaren aurka | irailaren 2an 20:00etan Udaletxe Plazan

🔴 Mañana a las 20:00 nos vemos frente a los ayuntamientos. ¡Nativa o extranjera, la misma clase obrera! ¡Siempre antifascistas, siempre antirra***tas! ¡No pasarán!

Milaka gazte txankletetan, etorkizun duin bat izateko itxaropenik gabe, haien bizitza galtzeko prest Ceutara igeri pasatzen, ez dira «inbasio» bat. Munduko zapalduak dira, milioika pertsona pobreziara, miseriara eta etorkizunik ez izatera kapitalismoak kondenatu dituen biktimak.

Itxaropenik gabeko egoera batetik ihes egiteko haien bizitza arriskatzen duten gizon, emakume eta gazteak ez dira gure etsaiak. Pertsona migranteak mehatxu gisa aurkezten saiatzen den propaganda arrazistaren aurrean, guk ozen eta argi esaten dugu zein aldetan gauden. Gure elkartasun osoa Marokoko migranteekin, gure hildako anai-arrebekin eta haien familia eta adiskideekin. Ez zaudete bakarrik.

Baina milaka migrantek Ceutan egoera lazgarria jasaten jarraitzen duten bitartean, eskuin muturrak eta eskuin erreakzionarioak egoera baliatu dute euren diskurtso xenofoboa zabaltzeko. PP eta Voxeko buruzagiek uko egin diote migranteak penintsulara eramateari, arreta duina jaso dezaten, inbaditzaileak izatea leporatuta, eta talde ultraeskuindarrek sare sozialetan zabaldutako buloak zabaltzen lagundu dute.

https://ezkeriraultzailea.net/index.php/berriak/euskal-herria/2297-mobilizazioak-euskal-herrian-ceutako-indarkeria-faxistaren-aurka-irailaren-2an-20-00etan-udaletxe-plazan

📚 Abuztuaren 22tik 30era, Ezker Iraultzaileko kideok Kranba konpartsak antolatutako Herri Azokan parte hartuko dugu. Hai...
27/08/2026

📚 Abuztuaren 22tik 30era, Ezker Iraultzaileko kideok Kranba konpartsak antolatutako Herri Azokan parte hartuko dugu. Hainbat talde ezkertiar, sozialista, gazte, animalista, feminista, antifaxista eta komunista biltzen gara bertan, eta gure ideiak eta aldarrikapenak jaietan zabaltzeko eta ezagutarazteko aukera dugu.

Ez garaitu ezta desarmatuak eta Sare Antifaxistarekin batera, iraultzaren ideiak zabaltzeko materialak eta liburuak eskaintzen ditugu. Kamisetak eta txapak ez ezik, Federico Engels Fundazioaren gaztelaniazko eta euskarazko argitalpen nagusiak ere aurkituko dituzue: literatura feminista, hogeita hamarreko hamarkadan faxismoaren aurkako borrokari buruzko lanak, langile mugimenduaren historia eta borroka-literatura, iraganeko borroketatik ikasteko eta gaur egungo borrokarekin jarraitzeko.

Aste Nagusiko Herri Azokan zain izango gaituzu! Abuztuaren 22tik 30era, 17:00etatik 20:00etara aurkituko gaituzu bertan, eta hilaren 28an, ostiralean, 12:00etatik 15:00etara. Irailetik aurrera, gure materialak Bilboko Rosa Luxemburg Gunean ere eskuratu ahal izango dituzu, Marcelino Menéndez y Pelayo kalean (4. atariaren parean). Festa bai, borroka ere bai!

https://ezkeriraultzailea.net/index.php/ekintzak/2295-ezker-iraultzailea-bilboko-aste-nagusiko-herri-azokan-festa-bai-borroka-ere-bai

Joan den abuztuaren 30ean Marokoko 50.000 gizon-emakume eta haur Ceutan sartu zirenean, Mendebaldeko “demokrazia” deitur...
25/08/2026

Joan den abuztuaren 30ean Marokoko 50.000 gizon-emakume eta haur Ceutan sartu zirenean, Mendebaldeko “demokrazia” deiturikoaren ordezkari guztiak atera ziren beren haserre bizia erakustera. Finlandiatik Italiara, AEBetatik Argentinara, eskuineko eta eskuin muturreko agintariek “inbasioaren” aurkako protestak areagotu zituzten, eta modu lotsagarrian isildu ziren Ceutako hiriko uretan itota hildako ehun bat migratzaileren aurrean, baita basapiztiak balira bezala tratatu zituzten milaka pertsonen aurrean ere, jipoien, egarriaren eta gosearen biktima.

Batez ere zuriak, aberatsak, fededun sutsuak, familia eta ordenaren zaleak diren emakume eta gizon hauen zerrenda errepasatzen dugunean, izan herrialdeetako presidenteak, lehen ministroak, parlamentuko bozeramaileak edo oposizioko liderrak, azken batean, munduko ‘demokrazia’ kapitalistaren goreneko elitea, kointzidentzia interesgarri bat aurkitzen dugu: beraiek planifikatu, finantzatu eta praktikan jarri zuten Palestinako herriaren aurkako genozidioa eta garbiketa etnikoa, edo guztiz babestu zuten.

Haiek dira beren herrialdeetan legedi arrazistak eta xenofoboak onartu dituztenak, migratzaileak kriminalizatzeko eta gizatasuna kentzeko kanpaina etengabeak bultzatzen dituztenak, ICE bezalako indar polizial neofaxistak sortuz, edota EBtik deportatutako milaka pertsona botatzeko hirugarren herrialdeetan kontzentrazio-esparruak ezartzea ahalbidetzen duten arauak onartzen dituztenak.

📲 Jarraitu irakurtzen webgunean

1915eko maiatzean Karl Liebknecht Espartakisten Ligako buruzagi eta Alemaniako komunismoaren sortzaileak “Etsai nagusia ...
24/08/2026

1915eko maiatzean Karl Liebknecht Espartakisten Ligako buruzagi eta Alemaniako komunismoaren sortzaileak “Etsai nagusia etxean d**o” idatzi zuen, gerra inperialistaren aurka zapalduak matxinatzeko egindakoa deia.

Chauvinismoaren garai bete-betean, Alemaniako sozialdemokraziak amore eman zuen bertako burgesiaren aurrean, Liebknechten hitzetan, baina, benetako marxismo internazionalista ikusten dugu. Leninek gogo biziz hartu zuen testu hau, eta internazionalisten ekintza-gida bihurtu zen gerra garai hartan.

Gaur, testu zoragarri hau gogoratu eta gomendatu nahi diogu kalean basakeria militaristaren aurka borrokan ari den iraultzaileen belaunaldi berriari. Egunerokotasun teoriko eta praktiko handiko dokumentua da.

📚 Abuztuaren 23tik 29ra, Bilboko Aste Nagusian, Ezker Iraultzaileako kideok gure materialak eskaintzen egongo gara. Kran...
11/08/2026

📚 Abuztuaren 23tik 29ra, Bilboko Aste Nagusian, Ezker Iraultzaileako kideok gure materialak eskaintzen egongo gara. Kranbak antolatutako herri azokan, Ez garaitu ezta desarmatuak eta Sare Antifaxistarekin batera.
🗣️ Hurbil zaitez! Jaiak bai, borroka ere bai! ✊

🔴 Adimen artifizialak zientzian, medikuntzan, hezkuntzan edo ekoizpenean eskaintzen dituen aukerak apartak dira. Baina b...
24/07/2026

🔴 Adimen artifizialak zientzian, medikuntzan, hezkuntzan edo ekoizpenean eskaintzen dituen aukerak apartak dira. Baina behar sozialak asetzeko beharrean gutxiengo baten etekin pribatua bermatzeko antolatuta d**oen sistema batean, haren garapen praktikoa mugatuta d**o. Nola askatu garapen teknologikoa interes pribatuen menpekotasunetik? Klase menderatzaileak bide orri argia du AArentzat: etekinak handiagotzea eta gerra, kontrol eta errepresiorako tresnak perfekzionatzea. Baina AAk guztiz kontrakoa balio dezake. Gehiengoaren beharrei erantzuteko demokratikoki planifikatutako ekonomia sozialista batean, adimen artifiziala milaka milioi pertsonaren bizitza hobetzeko palanka indartsu bihur liteke.

https://ezkeriraultzailea.net/index.php/ekonomia/2291-adimen-artifiziala-ikuspegi-marxista

Dirección

Marcelino Menéndez Y Pelayo, Frente Al Portal 4
Bilbao
48004

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Ezker Iraultzailea - Euskal Herria Sozialista publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir