20/11/2020
«JARDUERA PRESENTZIALAK»
Familia estimatuak,
Aurreko argitalpenetan iragarri genuen bezala, aurrez aurreko prestakuntzei ekin diegu berriz ere (tailerrak, ikastaroak, monografikoak) gure zentroan (Jose Mª Escuza kalea 22 bis), talde txikiagoekin eta egungo egoetarako behar diren babes-neurriak ahalik eta gehien zainduz.
Aste honetan "Nork bere burua zaintzeko estrategiak eskuratzea" ikastaroa hasi dugu, eta "Dementzia duten pertsonekin komunikazioa" monografikoa egin dugu, "Hasierako erlaxazioa" tailerrarekin jarraitzen dugun bitartean. Prestakuntza presentzialari berriro ekin diogula jakitean erakutsi duzuen poza eta egin ditugun ekintzetan parte hartu duzunoi etortzea eskertu nahi dizuegu.
Hurrengo hilabeteetan aurrez aurreko jarduera gehiago egiten jarraituko dugu, eta horiei buruzko informazio gehiago izan dezazuen, honekin batera "2020ko urria-abendua jardueren egutegia" atxikitzen dizuegu.
Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu jarduera telematikoarekin, laguntza psikologikoko taldeekin, aurrez aurreko eta teléfono bidezko hitzordu eta abarrekin jarraitzen dugula, eta hori guztia zuei ahalik eta gehien laguntzeko asmoz.
Berrikuntza gehiagoren berri ematen jarraituko dugu.
Zeuen burua zaintzen jarrai ezazue!!!