03/06/2026
⚫️ Gure doluminik sentikorrena.
Goian beude.
Gaur min handiko eguna da Foruzaingoaren familia osoarentzat.
Bihotza hautsita, gaur goizean AP-8an, Elgoibar parean, gertatutako trafiko-istripuan gure bost kideren heriotza tragikoaren berri ematen dugu. Ez d**o gure artean uzten duten hutsa deskribatzeko hitzik.
Gure kideak elkarrekin batzen eta eraikitzen jarraitzeko ilusioz eta konpromisoz bidaiatzen ari ziren, Ertzaintzarekin lan-bilera bat egitera bidean. Zerbitzurako bokazioa azken une itsoraino izan dute lagun.
Haien familiei, lagunei eta gertukoei: ez zaudete bakarrik. Gure maitasun guztia, besarkadarik zintzoena eta gaur partekatzen dugun min sakon honi aurre egiteko indarra helarazten dizkizuegu. Haien oroimena eta konpromisoa gurekin geratuko dira betiko. Foruzaingoaren familia honetan ezabaezina den aztarna uzten dute; horregatik, gure bihotzean zaudetela eta daudela jakitea nahi dugu.
Nafarroatik zein Nafarroatik kanpoko txoko askotatik jasotzen ari garen babes itzela eta maitasun-adierazpenak eskertu nahi ditugu. Bereziki, segurtasun kidego eta indar guztiei: zuen gertutasuna eta maitasuna jaso dugu. Eskerrik asko, bereziki, Ertzaintzako gure anai-arrebei eta euskal agintariei, une ilun hauetan laguntzeko eskua luzatzeagatik, elkarlanagatik eta emandako babesagatik.
Kideok, Mintxo, Jesús, Miguel, Juan eta Miguel, eskerrik asko zuen konpromisoagatik eta zuen etsenpluagatik. Ez zaituztegu ahaztuko.
Goian beude. Descansen en paz 🕊️