EH Bildu Laukiz

EH Bildu Laukiz Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de EH Bildu Laukiz, Partido político, San Vicente, 8, Bilbao.

03/08/2026

Laukiztik, Lauaxeta Euskal Herriko olerkariaren jaioterritik, bera jaio zeneko urteurrenean, antifaxismoaren ikur bezala gogoratu nahi dugu gaur berak gure herriari egindako ekarpena.

«Que la memoria historica, el recuerdo de lo sucedido nos sirva como instrumento para crear un presente y un futuro mas libre, mas justo y mas digno».

👓 Esteban Urkiaga Basaras “Lauaxeta”
🌹 Laukiz 1905 - Gasteiz 1937

1905eko abuztuaren 3an  |en jaio zen   euskal olerkari nazionala.👓🌹Garaiko faxismoaren aurrean, burdinezko hesia altzatu...
03/08/2026

1905eko abuztuaren 3an |en jaio zen euskal olerkari nazionala.
👓🌹
Garaiko faxismoaren aurrean, burdinezko hesia altzatu zutenen garaiko protagonista izan zen. Guri esperantzaren harresia altzatzea dagokigu orain
.. larrosak eutsi arantzetan...

Lauaxeta, justizia eta askatasunaren alde gauden guztion ikur argia da 👓🌹Laukiz, 1905/08/03Gasteiz, 1937/06/25"Larrosak ...
03/08/2026

Lauaxeta, justizia eta askatasunaren alde gauden guztion ikur argia da 👓🌹
Laukiz, 1905/08/03
Gasteiz, 1937/06/25
"Larrosak eutsi arantzetan"
(Irudiaren sortzailea: Lander Telletxea)

Uribe Butroiko eskualde burue da Mungi, San Pedroak gure jaiek bere badire, ta gure ekarpena, txandatxue txosnan 😄Ederto...
29/06/2026

Uribe Butroiko eskualde burue da Mungi, San Pedroak gure jaiek bere badire, ta gure ekarpena, txandatxue txosnan 😄

Ederto ospatu jaiek!! 🎊💃🏼

28/06/2026

Ekainaren 28a ospakizun eta aldarrikapen eguna da, LGTBIK+ pertsonen eskubideak defendatzen jarraitzeko konpromisoa berrestekoa eta atzerapausorik onartuko ez dugula argi uztekoa.

Harro gaudelako gure bizitzez eta LGTBIK+ mugimenduaz! Harrotasunarekin ! ✊🏳️‍🌈

Olatu erreakzionarioaren eta LGTBIK+fobia erasoen gorakadaren aurrean, ezinbestekoa da gorroto diskurtsoei aurre egiteko estrategiak eta tresna eraginkorrak martxan jartzea.

Gaurko egunean ere, maiatzaren 17an egin genuen bezala, LGTBIK+fobiaren kontrako borroka nabarmendu nahi dugu.

LGTBIK+fobia ez da modu isolatuan gertatzen; klase, ahalmen, arraza edo jatorri aldagaiekin gurutzatzen da. Horretarako, kolektiboko kide zaurgarrienen prekarizazioari aurre egitea premiazkoa da, bereziki trans pertsonen lan-txertatzea bermatuz eta LGTBIK+ migranteen edo arrazializatuen babesa ziurtatuz.

Erronka nagusia ez baita soilik identitatea onartzea, trans pertsonei bizitza duinak izateko baldintza materialak bermatzea baizik.

LGTBIK+ pertsonen eskubideak ezin dira keinu sinbolikoetan edo marketin politikoan geratu.

Babes juridiko eta legalean sakondu behar da, diskriminazioari aurre egiteko protokolo eraginkorrak martxan jarriz, politika integralak garatuz, horiek praktikara eramateko baliabideak esleituz eta zerbitzu publikoen indartzea bultzatuz.

Beraz, ospakizunaz gain, borrokarako eguna ere bada gaurko LGTBIK+ Harrotasun Eguna. Ildo horretan, Euskal Herriko kaleak harrotasunez betetzeko deia egiten dugu, eragileek antolatutako mobilizazio anitzetan parte hartzeko deialdiekin bat eginez.

LGTBIK+ bizitzek balio dutelako!

"Azkatasun atsak betiko bil zagiz!Antxe makur zaite, oi buru neure,geure lur amaren besarte gozoan,Eta anai maiteok, eut...
25/06/2026

"Azkatasun atsak betiko bil zagiz!
Antxe makur zaite, oi buru neure,
geure lur amaren besarte gozoan,
Eta anai maiteok, eutsi burrukari,
iñoiz ilgo eztan euzkoen amari,
Itxaropen auxe sort bekit gogoan"
Estepan Urkiaga Basaras "Lauaxeta"
Laukiz,1905/08/03
Gasteiz, 1937/06/25

Beti antifaxistak 🌹

💫 Domekan Laukiz, Gatike eta Jatabeko EH Bildun komunitateak batuko garaGure herrietan ezkerreko independentistok asko d...
05/06/2026

💫 Domekan Laukiz, Gatike eta Jatabeko EH Bildun komunitateak batuko gara

Gure herrietan ezkerreko independentistok asko dekogulako hausnartuteko egiteko eta esateko.

Ondo etorriek izengo zarea!! Erduze!!

🫰🏼

18/05/2026

Etxebizitzarekin negoziorik ez!
¡Fuera fondos buitre!

Euskal Herrian

📄 Hemen irakur dezakezu etxebizitza larrialdiari aurre egiteko proposatzen dugun eraldaketa programa integrala:https://ehbildu.eus/media/dokumentuak/etxebizitza-eraldaketaprograma-eus.pdf

Iker Casanova Bizkaiko EH Bilduren bozeramailea izan dugu gureanAurrera begira, esku artean dauzkagun erronkak konpartit...
14/05/2026

Iker Casanova Bizkaiko EH Bilduren bozeramailea izan dugu gurean
Aurrera begira, esku artean dauzkagun erronkak konpartitu ditugu
Laukizko alternatiba eraldatzailea gara

Dirección

San Vicente, 8
Bilbao
48001

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando EH Bildu Laukiz publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Categoría