07/09/2026
KONEKTA ZAITEZ ANTZIZARREKIN 📲
Antzizarrek zugandik gertuago egoteko modu berri bat estreinatu du.
Aste honetan, Beasaingo Udalarekin batera, Antzizarren App berria aurkeztu dugu, kiroldegia erabiltzen duzuenon egunerokoa errazteko sortutako tresna.
Mugikorretik jardueren erreserbak egin, abisuak eta berriak jaso, QR kodearen bidez kiroldegira sartu eta entrenamendu zein nutrizioarekin lotutako edukiak eskuratu ahal izango dituzu.
Antzizar osoa, orain baita zure mugikorrean ere.
Aplikazioa doan deskargatu daiteke Android eta iOS sistemetan, “Antzizar” bilatuta. Eta erabiltzen hasteko laguntza behar baduzu, galdetu lasai kiroldegian.
Gainera, une berezi batean iritsi da berrikuntza: 6.300 bazkideren langa gainditu dugu d**oeneko. Eskerrik asko Antzizarren parte zareten guztioi.
Konekta zaitez Antzizarrekin.