17/07/2019
Urteurrena gertu d**o!! uztailaren 20an da, eguerdiko 12tan!! Sormenez beteriko besta izango da!
Honats gure baratzeko bi txoko zoragarrien irudi berria: bata muralaren ondoko elkar entzuteko txoko berria, eta bestea, itturria, umetokia, baratzearen erdigunea.
Ezagutu nahi badituzu parada zoragarria duzu datorren larunbatean!! Nahi baduzu emakume baten historia ekar dezakezu, edo/eta landare bat ama lurrari eskeintzeko ekarri. Horrela, gure sarea elikatuz, hegatu dadin.
Ospatu dezagun gure barreneko erreka emankor eta geldi ezinak duen musika.