10/07/2026
📚💙 **LIBURUTEGIAK EZ DU ADINIK**
Liburuak, istorioak, oroitzapenak, elkarrizketak… eta irakurtzeko gogoa. Horiek guztiak ere Egogain egoitzara iritsi dira Eibarko Udal Liburutegiaren eskutik. ✨
**“Liburutegiak ez du adinik”** ekimenaren bidez, nobela-bilduma bat eraman dugu egoitzara, bertako egoiliarrek irakurketaz gozatzen jarrai dezaten, liburutegira joan beharrik gabe.
Irakurketa ez da soilik denbora-pasa bat: lagundu egiten du gogoa pizten, oroitzapenak ekartzen, elkarrizketak sortzen eta egunerokoari une atseginak gehitzen. Horregatik, pertsonak liburutegira etorri ezin direnean, **liburutegia da pertsonengana hurbiltzen dena**.
Egogain egoitzaren eskaerari erantzunez sortutako zerbitzu honek argi uzten du kultura eta irakurketa pertsona guztien eskura egon behar direla, adina edo egoera edozein dela ere.
📍 Zerbitzua martxan jarri dela-eta, Andoni Zabala Kultura zinegotzia eta Eva Alberdi Udal Liburutegiko arduraduna Egogainen izan dira, ekimena bertatik bertara ezagutzen.
Irakurketa partekatzeko, gogoratzeko, disfrutatzeko eta zaintzeko modu bat ere bada.
**Horregatik, liburutegiak ez du adinik.**
-hedapena
https://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/udal-liburutegiak-egogain-egoitzara-eraman-du-irakurketa-liburutegiak-ez-du-adinik-ekimenarekin