Villabonako Udala

Villabonako Udala Amasa-Villabonako udalaren Facebook kontu ofiziala.

Irailak 8: Euskal Diasporaren Eguna.Gaur gogoan ditugu arrazoi ezberdinak medio, bere herria utzi eta munduan zehar bizi...
08/09/2026

Irailak 8: Euskal Diasporaren Eguna.
Gaur gogoan ditugu arrazoi ezberdinak medio, bere herria utzi eta munduan zehar bizi diren amasar eta billabonatar guztiak.

Horrekin batera, euskaldunek batez ere euskal etxeen bidez nazioartean euskara, euskal kultura eta indentitatea mantentzeko egiten duten lana txalotu nahi dugu. Aupa zuek!

Loatzo Musika Eskolan matrikulatzeko epea zabaldu da 4-5 eta 6-7 urteko haurrentzat.Matrikulazioa online: https://loatzo...
07/09/2026

Loatzo Musika Eskolan matrikulatzeko epea zabaldu da 4-5 eta 6-7 urteko haurrentzat.
Matrikulazioa online: https://loatzo.eus Telefonoz: 943692619
Anima zaitezte! Musikarekin jolas eta jolas!

Zorterik onena opa diogu gure eskualdeko TAK Oria taldeari Kontxako estropada handian eta aurten ere bandera urdina jarr...
06/09/2026

Zorterik onena opa diogu gure eskualdeko TAK Oria taldeari Kontxako estropada handian eta aurten ere bandera urdina jarri dugu udaletxeko balkoian.
Aurrera neskak! aurten bai! aupa Tolosaldea!💙

Asteburu honetan euskal pilotaren joko zahar eta ederrenekin gozatzeko aukera paregabea dugu Villabonako Erreboteko plaz...
05/09/2026

Asteburu honetan euskal pilotaren joko zahar eta ederrenekin gozatzeko aukera paregabea dugu Villabonako Erreboteko plazan:

- Larunbata 11:30: Euskal Herriko Bote Luzea txapelketa: Gipuzkoa 2 - Iparralde 2
- Igandea 10:30: 63. Enrique Abril Errebote txapelketa: Kanboarrak - Senpere

Zuzeneko musika bueltan da Villabonako Aljibean!Gaur gaueko 22:30etatik aurrera PETTI eta AFRIKA BIBANG musikari eta abe...
04/09/2026

Zuzeneko musika bueltan da Villabonako Aljibean!
Gaur gaueko 22:30etatik aurrera PETTI eta AFRIKA BIBANG musikari eta abeslari ezagunak izango ditugu Aljibeko oholtza gainean.
Animatu eta zatoz kontzertuekin gozatzera!

Uda garaian ere, eskola publikoaren azpiegiturak hobetzeko adostutako inbertsio-plana garatzen jarraitu du Udalak. Beste...
03/09/2026

Uda garaian ere, eskola publikoaren azpiegiturak hobetzeko adostutako inbertsio-plana garatzen jarraitu du Udalak. Besteak beste, Arratzaingo pilotalekua txukundu eta margotzeko lanak egin dira.
Horretarako Udalak 6.449 euroko inbertsioa egin du eta Hezkuntza Sailaren %60ko dirulaguntza eskuratu du (3.870 euro). Margoketa lanak Amasa-Villabonako Sanz Margoak SL enpresak egin ditu.

Tolosaldeko Euskaltegietan izena emateko epea ireki da: ApuntaTÚ!Gure herrian oinarrizko, erdi eta goi mailako euskara i...
02/09/2026

Tolosaldeko Euskaltegietan izena emateko epea ireki da: ApuntaTÚ!
Gure herrian oinarrizko, erdi eta goi mailako euskara ikastaroak ditugu aukeran.
Udaleko euskara sailak eta HABEk eskaintzen dituzten dirulaguntzekin matrikulen %100a ordaindu daiteke, euskara ikastea doakoa eginez. Gainera Amasa-Villabonan, matrikulako dirua aurreratu ezin duten herritar zaurgarriek dirulaguntza aurrez jasotzeko aukera dute.

Ikasi eta hobetu EUSKARA!

Villabonako KZgunean urrian hasiko diren ikastaroetan izena emateko aukera zabalik d**o.Eskaintzen diren ikastaroak kont...
02/09/2026

Villabonako KZgunean urrian hasiko diren ikastaroetan izena emateko aukera zabalik d**o.
Eskaintzen diren ikastaroak kontsultatu eta izena emateko:
https://labur.eus/KZgunea_Ikastaroak_Villabona
Anima zaitez zure informatika ezagupenak zabaltzera!

Olaederra Kiroldegiak 2026-2027 ikasturteko kirol jardueren eskaintza argitaratu du eta izena emateko epeak zabalik daud...
01/09/2026

Olaederra Kiroldegiak 2026-2027 ikasturteko kirol jardueren eskaintza argitaratu du eta izena emateko epeak zabalik daude d**oeneko!
Animatu eta eman izena gustokoen duzun jardueran, kirola baita errezetarik onena!

Udaleko Kultura sailak iraileko programazioa argitaratu du:https://labur.eus/Kultura_Iraila_VillabonaAukera zabal eta an...
31/08/2026

Udaleko Kultura sailak iraileko programazioa argitaratu du:
https://labur.eus/Kultura_Iraila_Villabona
Aukera zabal eta anitza izango dugu: Musika zuzenean Berdura plazan eta Aljibean, erakusketak, Irrintzi elkartearen Azoka berezia, antzerkiak, Txakolin eguna Amasan, film laburrak, zinea...
Gozatu kalitatezko kultur eskaintzaz herrian bertan!

Dirección

Erreboteko Plaza Z/g
Villabona
20150

Horario de Apertura

Lunes 08:00 - 14:00
Martes 08:00 - 14:00
Miércoles 08:00 - 14:00
Jueves 08:00 - 14:00
Viernes 08:00 - 14:00

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Villabonako Udala publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Organización

Enviar un mensaje a Villabonako Udala:

Compartir