Farapi Koop

Farapi Koop Diziplina anitzetatik lan egiten duen aholkularitza gara:
🖐️ Partaidetza eta komunitategintza.
🟣 Feminismoa.
🌱 Erakundeen eraldaketa.

Farapi Kooperatibaren Feminismo lan-ildotik emakumeen memoria historiko berreskuratzeko prozesu parte hartzaileak garatz...
23/03/2026

Farapi Kooperatibaren Feminismo lan-ildotik emakumeen memoria historiko berreskuratzeko prozesu parte hartzaileak garatzen dihardugu. 💜

Izan ere, urte luzez isilperatu eta ikusezin izan den historia berreskuratzeak etorkizuna eraldatzen lagundu dezakeela uste baitugu. Horretarako, ikuspegi feminista, komunitario eta partehartzailetik genealogia propioak garatzeko prozesuak bidelaguntzen ditugu. 🔍👣

Zuk ere zure elkarte edo udalerriko genealogia feministan sakondu nahi duzu? Bota begiratu bat landu ditugun proiektuei!

Hausnarketa estrategikoak modu parte hartzailean garatu eta egoera konplexuak bideratzeko  bidelaguntza eskaintzen dugu ...
16/02/2026

Hausnarketa estrategikoak modu parte hartzailean garatu eta egoera konplexuak bideratzeko bidelaguntza eskaintzen dugu Farapi Kooperatiban. Gatazka egoerak ulertu, arakatu, kudeatu eta estrategikoki irtenbideak topatzeko lanketa kolektiboak ere bidelaguntzen ditugu.

Erakundeetan barne mailako aldaketa estrategikoek erakundeak indartu eta aurrera begirako norabideak markatzen lagundu dezake.

Zure elkarte edo erakundean barne prozesu bat egin nahi duzu? Farapin bidelaguntzaileak izan gaitezke horretan!

Begira orain arte bidelagundu ditugun prozesuetako batzuk:


Gure esperientziatik eta eguneroko praktikatik abiatuta, ekintza komunitarioa indartzeko formakuntza, bidelaguntza eta a...
02/02/2026

Gure esperientziatik eta eguneroko praktikatik abiatuta, ekintza komunitarioa indartzeko formakuntza, bidelaguntza eta aholkularitza eskaintzen ditugu, entitate, udal eta talde bakoitzaren errealitatera egokituta.

Izan ere, ekintza komunitarioa ez da soilik jarduerak martxan jartzea; harremanak ehuntzea, komunitatea aktibatzea, erantzun kolektiboak eraikitzea eta tokiko gaitasunak sendotzea ere bada.

Ekintza komunitarioko proiektu bat abiatu nahi duzu? Hau da eskaintzen duguna:

✅ Ekintza komunitarioaren begirada lantzeko formakuntza-saioak, metodologia eta tresna praktikoekin.
✅ Bidelaguntza eta aholkularitza prozesu komunitarioetan, hasieratik garapenera eta ebaluaziora arte.
✅ Tokiko eragileei egokitutako proposamenak: udalak, tokiko erakundeak, elkarteak, hezitzaileak eta
kooperatiba txikiak.
✅ G*i zehatzen inguruko lanketa: komunitate-diagnostikoa, sare-lana, aktibazioa eta partaidetza, zaintza eta kohesio soziala, gobernantza komunitarioa, komunikazioa eta emozioen kudeaketa, besteak beste.

📣 Gogorarazi nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko Udalei eta tokiko erakundeei zuzendutako partaidetza sustatzeko dirulaguntza deialdia martxan dela, eta
aukera izan daiteke ekintza komunitarioko prozesuak abian jartzeko edo sendotzeko.

Konta iezaguzu zeintzuk diren zure komunitatearen edo taldearen beharrak, eta horietara egokitutako laguntza-proposamena prestatuko dugu!

  | HAUTAGAITZA BIDALTZEKO AZKEN EGUNAK! Proiektuen kudeaketan eta gidaritzan, talde dinamizazioan eta txostengintzan es...
19/01/2026

| HAUTAGAITZA BIDALTZEKO AZKEN EGUNAK! Proiektuen kudeaketan eta gidaritzan, talde dinamizazioan eta txostengintzan eskarmentua duen lankide berri baten bila ari gara Farapin.

📄 Bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna epea amaitu baino lehen! [email protected]

Informazio guztia gure webgunean duzu.

Bueltan gara! Oporrek indarberrituta urte berriari gogoz eta ilusioz helduko diogu: bidelagunak berriz topatzeko, harrem...
07/01/2026

Bueltan gara! Oporrek indarberrituta urte berriari gogoz eta ilusioz helduko diogu: bidelagunak berriz topatzeko, harreman berriak ehuntzeko, eta elkarrekin datozen erronkei heltzeko prest!

2026an ere, gizartea eraldatzeko konpromisoari eutsiko diogu, partaidetzatik, ikuspegi feministatik, eta ekonomia sozial eraldatzailetik abiatuta.

Hastera goaz, urte berri on!

Farapitarrok
(Mila esker Laia, 2025ean bidelagun izateagatik; elkarrengandik ikasteak eraldatzen gaitu)

2021ean ireki zenetik, Errenteriako kultur-sormen espazio nagusia bilakatu da Lekuona Fabrika. Oiartzun ibaiaren ertzean...
27/11/2025

2021ean ireki zenetik, Errenteriako kultur-sormen espazio nagusia bilakatu da Lekuona Fabrika. Oiartzun ibaiaren ertzean kokatuta, Zumarditik ikusgarri den eraikin hau gaur egun 4 solairutan banatuta d**o, jatorrizko egitura zabaldu ondoren.

Sarreran d**oen Plaza Luzea da eraikineko tarteko espazio nagusia: ibaira zabalik, kristalez inguraturik, eta erabiltzaileak beheko solairuetako guneetara banatzeko sortua. Baina, batez ere, kulturarekiko lehen atea da; kulturarekin modu informalean konektatzeko lekua.

Lekuonan kulturarekiko harremanak mailaka ulertzen dira:
1️⃣ espazioa modu librean erabiltzea
2️⃣ programazioaren kontsumitzaile izatea
3️⃣ proposatzaile eta sustatzaile bihurtzea
4️⃣ eta, azkenik, kultur-sortzaile moduan aritzea

Plaza Luzea lehen maila horren bihotzean d**o.

📗 Gehiago jakin nahi duzu? Irakurri “Topaleku biziak: Ekipamenduetako tarteko espazioak eta komunitategintza” argitalpena. Bertan, Farapi eta Juntura kooperatibok aztertu dugu tarteko espazioetan zer nolako interakzioak gertatzen diren herritarren artean eta izaera komunitarioa nola lurreratzen den horietan: https://www.farapi.eus/egindako-lana/topaleku-biziak-ekipamenduetako-tarteko-espazioak-eta-komunitategintza/

G*inera, prozesuan zehar, Lekuonako poesia taldearekin sormen eta gogoeta ariketa kolektibo bat egin dugu ekipamendu publikoen inguruan. Eztabaidetatik eta hausnarketetatik abiatuta, partaideek poema ederrak sortu dituzte eta argitalpenaren amaieran irakur ditzakezue.

Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko EgunaGaur, eta egunerokoan, haur eta nerabeen ahotsa eta beharrak erdigunean ja...
20/11/2025

Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna
Gaur, eta egunerokoan, haur eta nerabeen ahotsa eta beharrak erdigunean jartzeko konpromisoa berretsi nahi dugu. Farapin argi dugu:

> Haurren iritzia emateko eta entzuna izateko eskubidea oinarrizkoa da. Haurrak ez dira etorkizuneko herritarrak soilik, gaur egungo herritarrak dira. Haien ikuspegia, bizipenak eta proposamenak politika publikoetan kontuan hartzea ezinbestekoa da herri, auzo eta komunitate bizigarriagoak eraikitzeko.

>Jolaserako eskubidea ere funtsezkoa da hazkunde osasuntsu eta aske baterako. Jolasa eta ariketa fisikoa ez da aisialdia soilik: ikasteko, harremantzeko eta mundua ulertzeko bidea da.

💛 Farapin, gure proiektu eta prozesuetan, eskubide horiek benetan bermatzeko lanean jarraitzen dugu:
• haurren parte-hartzea errazten,
• espazio seguru eta esanguratsuak sortzen,
• eta haien ahotsa erabakiak hartzeko momentuetan txertatzen.

Gaurko eguna ospatzeaz gain, etengabeko konpromisoa dugu: haur eta nerabeak subjektu oso gisa aitortu eta errespetatuko dituen gizarte bat eraikitzen jarraitzea.

Ekipamendu publikoetako tarteko espazioak aztertzean, bereziki interesgarria izan zaigu Hernani Kulturarteko Plaza Femin...
13/11/2025

Ekipamendu publikoetako tarteko espazioak aztertzean, bereziki interesgarria izan zaigu Hernani Kulturarteko Plaza Feminista ezagutzea. Florida auzoko eraikin hau 70eko hamarkadako eskola izandakoa da, sistema hexagonal berezian eraikia.

Kulturarteko Plaza Feministan, egitura horrek espazioaren antolaketa baldintzatu arren, erdiko patio goxo bat sortzea lortu da. Emakumeentzako eta kolektibo zehatzentzako gunea izanik, berezitasun batzuk ditu: segurtasun eta babes sentsazioa lantzen du, kanpoaren eta barruaren artean trantsizio leun bat sortuz.

Sarrerako atea zeharkatzean, pasabide estu batean d**o harrera-gunea: bertatik igarotzen den orok harrera jasotzen du, eta horrek muga psikologiko atsegin bat ezartzen du kanpoaren eta barnearen artean. Kanpotik patioa sumatu daitekeen arren, ez da guztiz ikusgarria; espazioa babestua eta aldi berean gonbidatua sentitzeko egina d**o.

📗 Gehiago jakin nahi duzu? Irakurri “Topaleku biziak: Ekipamenduetako tarteko espazioak eta komunitategintza” argitalpena. Bertan, Farapieta Juntura kooperatibok aztertu dugu tarteko espazioetan zer nolako interakzioak gertatzen diren herritarren artean eta izaera komunitarioa nola lurreratzen den horietan: https://www.farapi.eus/egindako-lana/topaleku-biziak-ekipamenduetako-tarteko-espazioak-eta-komunitategintza/

Donostiako Egia auzoan d**oen Tabakalera eraikinak erreferente bihurtu ditu bere tarteko espazioak. Bertan, sarrerako pl...
05/11/2025

Donostiako Egia auzoan d**oen Tabakalera eraikinak erreferente bihurtu ditu bere tarteko espazioak. Bertan, sarrerako plaza, pasillo zabalak eta solairuen arteko gune irekiak ez dira soilik pasabideak; bizitza eta topaketa eremuak dira.

Ekipamendu honen kasuan, herritarren erabileraren arabera moldaketak egin dituzte urteetan zehar, ustekabeen eta erabilera berrien aurrean begirada irekia mantentzen du. Horren adibide dira:
- Hirugarren solairuko ispilua, gaur egun dantza egiteko gune komunitario bilakatu dena.
- Beheko plazan, familiek eta haurrek eguraldi txarrarekin jolaserako aurkitu duten lekua, gaur egun jolasgune egokitua bihurtua.

Horrelako erabilera espontaneoek erakusten dute tarteko espazioek nola aberasten duten ekipamenduaren bizitza, herritarren behar berriei erantzunez.

📗 Gehiago jakin nahi duzu? Irakurri “Topaleku biziak: Ekipamenduetako tarteko espazioak eta komunitategintza” argitalpena. Bertan, Farapi eta Juntura kooperatibok aztertu dugu tarteko espazioetan zer nolako interakzioak gertatzen diren herritarren artean eta izaera komunitarioa nola lurreratzen den horietan: https://www.farapi.eus/egindako-lana/topaleku-biziak-ekipamenduetako-tarteko-espazioak-eta-komunitategintza/

Ordiziako   Mahaitik, herriko zaintza lanen inguruko diagnostikoa egiten ari gara, herri mailan ematen diren zaintzen er...
31/10/2025

Ordiziako Mahaitik, herriko zaintza lanen inguruko diagnostikoa egiten ari gara, herri mailan ematen diren zaintzen errealitatea aztertzeko asmoz. Horretarako, galdetegia betetzeko eskakizuna egin diegu Ordizian: https://goierri.hitza.eus/2025/10/30/zaintzen-diagnostikoa-osatzeko-galdetegia/

Bestalde, urriaren 13an egindako Ordiziako Zaintza Mahaiaren entzute komunitarioko saioan ateratako edukiak marrazki bidez jaso ziren, eta orain ikusgai egongo dira azaroaren 7ra bitartean, Barrenan: https://gitb.eus/ordizia/1761837382987-zaintza-mahaiak-antolatutako-entzute-komunitarioko-saioan-jasotakoak-erakusketa-moduan-plazaratu-dituzte

Barrena jauregian egongo da ikusgai azaroaren 7ra arte.

🏨 Ekipamenduetako sarrerak, hall-ak eta pasilloak komunitategintza aktibatzeko eta sustatzeko haziak izan al daitezke?Ho...
30/10/2025

🏨 Ekipamenduetako sarrerak, hall-ak eta pasilloak komunitategintza aktibatzeko eta sustatzeko haziak izan al daitezke?

Horren inguruko azterketa egin dugu Farapi Kooperatiba partaidetza aholkularitzak eta Juntura arkitekto taldeak, Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa-ren Etorkizuna Eraikiz diru-laguntzari esker.

Hasiera batean, proiektuaren asmoa zen ekipamendu publikoek orokorrean komunitategintza indartzeko duten ahalmena lantzea. Proiektua garatu ahala, ohartu gara ekipamendu publikoetako tarteko espazioek (esan bezala, sarrerek, hall-ek eta pasilloek) komunitatearen ehungile bilakatzeko potentzialtasun handia dutela.

Areto eta geletara sartu aurretik, ekipamendu publikoek hainbat espazio dituzte, eta sarritan erabilera edota balio gutxi ematen zaie.

Gipuzkoako hiru ekipamendutako tarteko espazioak behatu ditugu, eta herritarren artean gertatzen diren interakzioak eta izaera komunitarioa nola lurreratzen den aztertu dugu: Tabakalera, Hernani Kulturarteko Plaza Feminista eta Errenteriako Lekuona Fabrika.

Azterketa horren emaitzak “Topaleku biziak: Ekipamenduetako tarteko espazioak eta komunitategintza” argitalpenean jaso ditugu: https://www.farapi.eus/egindako-lana/topaleku-biziak-ekipamenduetako-tarteko-espazioak-eta-komunitategintza

Dirección

Mundaiz Bidea 10, 23. Bulegoa
Donostia-San Sebastián
20012

Teléfono

+34943003585

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Farapi Koop publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Compartir